diskoa

Alboka eta Txistua hizpide "Bi Errepidean" ETBko programan

Gaur gauean, oso erreportaia interesgarria ikusteko aukera izan dugu ETBko "Bi Errepidean" programan. Zoritxarrez berandu enteratu naiz eta ezin izan dizuet lehenago abisatu, baina gainetaik kontatuko dizuet ikusitakoa.


Alde batetik Ismael Tagüe txistularia izan da protagonistetako bat eta bestetik, Blog honetan beste batzuetan aipatu dudan Ibon Koteron albokari eta musikaria. Hauek batez ere alboka eta txistuaz mintzatu dira, baina bestelako musika-tresnak ere agertu dira saioan zehar, besteak beste: dultzaina, panderoa eta trikitixa. Programan zehar, musika-tresna zehatz hauen etorkizunaz aritu dira batez ere.
Bi pertsonaia hauez gain, beste musikari garrantzitsu batzuk ere agertu dira: Ruben Isasi trikitilaria, Xabi Del Valle, Julen Begoña, Mielotxin taldekoak... eta aspaldiko Leon Bilbao eta Maurizia Aldeiturriaga ere bai.







Beno ba, hona hemen albistearen esteka eta programa hauek errepikatu ohi dituztenez, saiatuko naiz errepikapenaren eguna eta ordua topatzen.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *