Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak FABOREZ izeneko disko bilduma lehengo urtean abian jarri zuen. FABOREZ neska dantzara ateratzeko eskaera zen garai bateko erromerietan. Dantzarako errepertorio honetan ez dira soilik lotuko piezak biltzen (fox-ak, pasodobleak, boleroak, kunbiak...) baita ere fandangoak, arin-arinak, trikitixak, porrusaldak eta kalejirak.
FABOREZ 1 diskoaren ondotik honako beste egitasmo hau etorri da, disko horretan grabatu ziren kantak solfeo bidez partituretan bihurtzea. Xabi Aburruzaga izan da transkripzioen arduradun. Jon Ostolazak berak jotako piezak transkribatu ditu.
