Ostolaza eta Pujanaren Lasturbidean. Lastur inguruan, jendearen musika gosea asetzeko, trikitilari askok parte hartu izan du erromerietan. Baina, Itziar eta Lasturrekiko zeukaten harremanagatik, Sakabi, Elgeta, Gelatxo eta Txankarta izan dira disko honetarako Jon Ostolaza trikitilariak aukeratu dituenak. Lau horien errepertoria askotarikoa zen. Hala, diskoan fandangoa, fox-trot, baltsa, kalejira, arin-arina eta beste hainbat estilo entzun daitezke.
