diskoa

LEZAMA / San Juan Gaua

Urtero bezala, San Juan bezpera ospatu dugu Lezaman. Eta zer hobe giroa alaitzeko trikitixaren soinua baino? Lezamako trikitilariak martxan jarri gara infernuko hauspoa astinduz, euriari aurre eginez. Soinu txiki, pandero, palu, ahots... tartekatuz giro ederra sortu dugu eta garrantzitsuena, gu geu ere asko disfrutatu dugu. Aurten inoiz baino soinujole eta panderojole gehiago elkartu gara eta espero dut hurrengo urteetan hobera egingo dugula, ez kantitatez baizik eta kalitatez.

Horretaz gain Lezamako Ekidazu Abesbatza, Zorrizketan Euskara Alkartea eta herriko dantzariek ere parte hartu dute ospakizunean. Hona hemen argazkitxo batzuk eta bideotxo bat:










video

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *