diskoa

KONFIRMATUA: Oi Pello Pelloren bertsioa, Junkeraren azken diskoko kontua da

Komentatu nizuen blogean jarri nuenean bideo honek Keparekin zerikusia izan zezakela, batez ere nork pasatu zidan kontutan hartuta eta azken konpasetan Junkerak erabiltzen duen akorde karakteristiko bat entzun daitekeelako. Beno ba, albistea zabaltzen hasi da eta hainbat komunikabideetan nik susmatzen nuena argitaratzen hasi da. Kanta Kepak udazken aldera kaleratuko duen lan berrian agertuko da, beste hainbat sorpresarekin batera. Diskoaren izenburua seguruenik "Etxea" izango da, baina konfirmatu gabe dago oraindik eta urrirako espero da. Informazio gehiago heltzen denean jakinaraziko dizuet.

Hemen uzten dizuet EITB 24 medioan agertu den albistea. ALBISTEA


Hala ere, blog honetan eman zen esklusiba!!!

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *