diskoa

LEZAMAKO JAIAK 2008

Abuztua amaitzear dago, Lezamako jaiak hurbiltzen ari diren seinale. Egitarauaren barnean hainbat ekitaldi eta ekintza dauden arren, laburbildu egingo dizkizuet.

Jaiak irailaren 2an hasiko dira San Antolin egunarekin, zeinetan bazkari herrikoi bat antolatzen den izen bera duen baselizan.

Ostiralean, irailak 5, jaiak hasiko dira eta txupinazoaren ostean trikipoteo bat egongo da. Gau horretan Deadly, Sei Urte eta Trikizio taldeez gozatzeko aukera izango dugu.

Larunbatean, irailak 6, umeentzako ikuskizunak egongo dira arratsaldean eta gauean Gose, Acido C eta Jo ta hanka taldeek joko dute.

Igandean, irailak 7, bazkari herrikoia, pilota partiduak, Erdizka Lauetan ikuskizuna eta kale antzerkia dira eguneko ekimen aipagarrienak.

Irailaren 10ean Mikel Zarate Plazan, goizez paella txapelketa eta umeentzako jolasak egongo dira arratsaldez.

Ondo pasatu jaietan!

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *