diskoa

"Etxea" - Kalean jada

Azken hilabetean zehar, Keparen diskoaren gaineko informazioa kaleratzen aritu naiz bertan eta kalean da jada. CDa esku artean dut eta egunean zehar behin eta berriz entzuteko aukera izan dut. Berez bi CD datoz kajan eta barruan, liburutxo pare bat ere testu eta letraz beteta.

Abestiei dagokionez, 10 bat oso interesgarri eta ederrak dira. Beste 10ak ez daude txarto, baina pixkatxo bat astunak egin zaizkit. Kontua seguruenik gehiago entzutean datza. "Lili eder bat badut nik" edo "Ikusten duzu goizean" oso oso bertsio onak dira adibidez.




Beno ba, web helbidea ere berriztu egin dute eta argazki eta informazioz beteta dago, beraz pasatu handik proiektuaz gehiago irakurtzeko.

Abenduaren 22 eta 23an kontzertu berezia eskainiko du Bilbon, Arriaga Antzokian hain zuzen ere diskoa aurkezteko. Adi egon, kontzertu horretarako sarrerak zozketatuko ditudalako ikasleen artean pare bat hilabete barru. Baina joan nahi izan ezkero, hobe erosten badituzue, OSO GUTXI GERATZEN DIRELAKO. Bertan hartu ahal dituzue: GeneralTickets

Ea zer iruditzen zaizuen Keparen Etxea...



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *