diskoa

Gaztelumendi kanta RADIO EUSKADIn

Agian, gaur arratsaldean norbaitek sustoren bat hartu du irratia entzuten zihoala. Kontua da irratian lan egiten duen ezagun batek deitu didala neure kanta bat Radio Euskadik bere 25. urteurrena dela eta antolatu duen "Artista Talentodunen Txapelketa" baten antzeko saioan sartzeko. Nire partetik arazorik ez zegoela esan diot eta gaur bertan sartu dute irratian, arratsaldeko 18:15tan.

Txapelketak "Cazatalentos" du izena eta suposatzen da entzuleen boto gehien biltzen dituenak bidaia bat irabaziko duela, ekitaldi garrantzitsu baten parte hartzeko aukeraz gain. Gaztelumendi abestia aukeratu dute eta aste hauetan zehar Radio Euskadiko hainbat saioetan jarriko dute, besteak beste: Boulevard, Graffiti, La Noche Despierta eta Más Que Palabras. Beraz ez ikaratu egunotan irratia pitzen baduzue...

Argi utzi nahiko nuke, nik ez dudala parte hartzeko asmorik izan eta ez dudala nik ezer ere ez bidali. Antza denez, jendea animatzen ez zenez irratikoak jendea bilatzen hasi dira eta ni ere jokuan sartu naute. Ezagutzen nauzuenok badakizue txapelketak ez ditudala gustuko eta talentoarena oso subjektiboa dela...

Beno ba hemen uzten dizuet esteka, baina mesedez, ez dirurik alferrik gastatu mezuak bidaliz.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *