Josu Loroño Larrabetzun jaio zen 1929an eta akordeoiko maisu eta iraultzaile nagusia izan da azken 50 urteetan. Akordeoiaren aukeretan sinistu zuen eta musika herrikoiaz gain hainbat konpositore haundiren piezak ere moldatu egin zituen. Gauza askoren artean, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa sortu eta gidatu zuen. Musikari bezala itzela izateaz gain, irakasle ona ere bazen antza. Gaur egungo akordeoi irakasle gehienak bere ikasle izandakoak dira.
Guk ere, trikitilariok, eskerrak eman behar dizkiogu akordeoiari egindako ekarpen guztiengatik, gurea ere azken finean akordeoi diatoniko bat baita eta Josu bezalako pertsonek egiten baitute instrumentu bat haundi.