diskoa

GAZTELUMENDI kantaren historia

Puntu honetara heldu eta gero, bada garaia historia kontatzeko eta baita abesti honen eraikuntzan parte hartu zutenen izenak agertzeko.


Gaztelumendi, lezamarrentzat oso leku garrantzitsua den arren, berez Larrabetzun dagoen mendia da. Bertan oraindik ere, Guda Zibileko Burdinezko Gerrikoaren aztarnak ikus ditzakegu. Eta hantxe bizi izan ziren gertaeretan oinarritu nintzen orain dela 6 urte kanta hau konposatzeko. Diskorako, Gorka Zaratek sarrera bat idatzi zuen, zeinek oso ondo islatzen du nik helarazi nahi nuen mezua. Hona hemen testua:


Gaztelumendi.1937ko ekaina. STOP. Hegazkin-hotsa. Tiro-hotsa. Bonba-hotsa. STOP. Bilboko Burdin Gerrikoa apurtuta. Gureak egin dau. S...!
Hortxe zagoz, begira, batzen eta banatzen. Hortxe isilik: harri, kare-harri, munarri; kasko, bizkar, hegal; bide, bidezidor, gurpide,... Hortxe trintxera, bonba-zulo, metrailadore-toki ­–Gernikako sugarren lekuko–. Hortxe lo.


GORKA ZARATE


Ados egongo zarete nirekin, irakurri berri duzuena benetan emozionantea dela. Beraz lehendabiziko mirespen keinua eta eskerrak, Gorkarentzako.

Musikari dagokionez, aldaketa asko jasan zituen hasierako Gaztelumendi diskoan grabatu zenarekin alderatuz. Honen arduradun nagusia Asier Ercilla izan zen, berak lortu baitzuen abestiak oinarri sendo bat izatea. Beraz bigarren mirespen keinua eta eskerrak, Asierrentzako.

Hauexek dira neure trikitixaz gain parte hartu zuten musikariak:
  • Aintzira Gorosabel: Dun-dun, Ken-ken ...
  • Iñaki Aretxabaleta: Biolina
  • ETXAK (Euskadiko Txalaparta Konpainia / Iñaki Plaza eta Ruben Isasi): Egurrezko txalaparta, Kartoizko tutuak
  • Dabid Nanclares: Gitarra, Mandolina, Bouzoukia eta Baxua.

Hauentzako da hirugarren mirespen keinua eta eskerrak.

Pertsona gehiagok ere parte hartu zuten, baina ezinezkoa litzateke danak izendatzea. Beraz bertan agertzen ez bazara ere, eskerrik asko. Eta bukatzeko, zuri ere entzule, kanta entzuteagatik eta maitatzeagatik, agian gorratatzeagatik,... zuri ere eskerrak bihotz-bihotzez.

Gaztelumendin, 2003ko irailaren 25ean


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *