diskoa

"INFERNUKO HAUSPOA" Ipuin eta Marrazki Lehiaketa 2008


Zuen sormena martxan jartzeko, ipuin eta marrazki lehiaketa bat jarriko dugu abian. Txapelketan parte hartzeko, trikitixarekin zerikusia duen ipuin edo marrazki bat aurkeztu beharko da. Aukera duzue nahi izan ezkero, gauza biak aurkezteko, baina ipuin edo marrazki bakarra soilik aurkeztu dezakezue. Komiki bat ere egin dezakezue, azken finean marrazki eta ipuina uztartzen baititu.

Aurkezten diren lan guztien artean irabazle bat aukeratuko dugu ikasle eta irakaslearen artean. Aukeraketa horretarako gure Bloga erabiliko dugu batez ere eta azaroaren bigarren zatian zehar egingo dugu. Irabazleak Kepa Junkeraren “Etxea” diskoaz gain, honen aurkezpenerako sarrera pare bat ere lortuko ditu. Kontzertu hau abenduaren 23an, arratsaldeko 20:00etan burutuko da Bilbon eta oso ikuskizun berezia izango da. Jakin, sarrerak oso baliotsuak direla, agortzear baitaude.

Lanak, guztiz boluntarioak dira eta azaroaren 16a baino lehen eman beharko zaizkio irakasleari. Adinari dagokionez ez dago inolako mugarik, beraz zuetako edonor aurkeztu ahal da. Irabazlea abenduaren 1ean emango da jakitera.

Zalantzaren bat izan ezkero, irakasleari komentatu lasai.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *