Gaur eguerdian Elorriorantz nindoanean paisaia eder batez gozatzeko aukera izan dut. Anbotoren gailurra edurrak jantzi du jada. Zuhaitzak biluzik geratzen ari dira pixkanaka-pixkana eta elur malutak hurbiltzen ari dira, negua ate joka daukagun seinale. Hona hemen gaur ikusi dudan bista, zuek ere honetaz gozatzeko... Anboto, ezkerralden ikusten dugun gailurra da.
