diskoa

Slalom

90. hamarkadan gaur egun baino trikitixa txapelketa gehiago antolatzen ziren. Aurreko hamarkadako griña eta lehiaketa gosea bizirik mantentzen zen eta asko ziren parte hartzeko preparatzen ziren trikitilariak. Telebistatik ikusten nituen txapelketa horietako kantaren bat nabarmendu beharko banu, Slalom-a izango litzateke. Kanta aparta, trantsizio ederrekin eta teknikoki ikusgarria. Hain zen ona, trikitilari askok berau eramaten zutela fandangorean txandan jotzeko.
Kanta berez, Aitor Furundarenarena da, nahiz eta bera soinu handian ikusten dugun normalean. Abestia, trikitilari gazteen CD baten agertu zen orain dela urte asko eta orain Youtuben ikusi dut, zuzeneko bertsioan ere. Trikitilaria ez dakit nor den, beraz eskertuko nuke baten batek baldin badaki esatea, izendatzea merezi du eta. Hona hemen bideoa:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *