diskoa

Xabier Etxaniz, etorkizun handiko trikitilari gaztea

Argi dago trikitixa momenturik onenetarikoan dagoela orain, jotzaileen kopuruaz gutxienez bada ere. Baina gazte gutxik bilatzen dute haien txokoa trikitilarien mundutxo honetan. Halako bat da Xabier, belaunaldi berrien ordezkari bilakatzen ari dena. Hamaika txapelketa irabazi ditu azkenaldian eta Trikitixa Elkarteko jaialdi ezberdinetan ere parte hartu izan du.
a
Orain dela egun batzuk jarri nuen Slalom kantaren bideoa ere berea da, Idoiak jakitera eman didanez. Trikitilari gazte honetaz gahiago jakin nahi izan ezkero irakurri hurrengo elkarrizketa:
a
a
Elkarrizketaren izenburuak dio txapelketarik gabe gazteak ez liratekeela motibatuko baina nire ustez txapelketa aukera bat gehiago baino ez da. Trikitilari bakoitzak bere bidea aukeratu behar du eta gustuko duen ibilbidea urratu. Denoi ez baitzaizkigu txapelketak gustatzen eta gure griña beste zerbaitetan fokatzen dugulako.
a
Beno ba, adi egon beharko dugu Xabierrek hurrengo hilabete edo urteetan egiten duenaz. Bitartean hona hemen "Nondik jo Maurizia" kanta aparta hau jotzen:


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *