Astrapala Proiektua 2008. urteko udazkenean jaio den egitasmoa da. Proiektu honen xedea, musika lezamatarren artean zabaltzea da. Horrezaz gain, euskara, herri-kultura, elkarbizitza eta pertsonen arteko hartu-emanak sustatzea du helburu. Horretarako, hainbat ekimen burutuko dira aurrerantzean, besteak beste: saio didaktikoak, ikastaroak, erakusketak eta kontzertuak. Hala, tradizioa eta modernitatea, gazteak eta agureak, euskaldunak eta erdaldunak,... musikaren bidez uztartuko dira iniziatiba integratzaile bat sortuz.
Proiektua talde trinko batek osatzen duen arren, herriko musikazale eta elkarteak ere barne hartuko ditu, egitasmo plural eta aberats bat eraikiz. Beti ere, dakigunetik ez dakigunera...
Hauek dira taldearen partaideak:
LEIRE ITURRIOZ: pianoa, txirula
IÑAKI ARETXABALETA: bibolina, didjeridu
MIKEL DIAZ: gitarra
GORKA ZARATE: alboka, dultzaina, txirula, txistua
GAIZKA PEÑAFIEL: trikitixa, bodhran, txirula, gitarra, perkusioak

a