diskoa

Polemika handia Kepari emandako diru-laguntzagatik

Orain dela egun batzuk bertan jarri nuen albistea eta ez nuen pentsatzen horrelako polemika sortuko zenik. Antza, diru-laguntza ikaragarri honek baztertuta uzten ditu musikaren hedapenagatik lan egiten duten hainbat musikari eta elkarte. Euskadiko Soinuak plataforma adibidez, 70.000 € inguru jasotzen ditu. eta musikari guztiak batzen dituen proiektua izanik, lotsagarria da diru ezberdintasun hau.

Hala, 250 musikari eta elkarteek argi salatu dute Eusko Jaurlaritzaren subentzio programa eta Kepa Junkeraren kontra ez doazela adierazi dute. Sinatu dutenen artean musikari ezagun asko daude, besteak beste: Gontzal Mendibil, Joseba Tapia edo Fermin Muguruza. Hona hemen telebistan esan dutena:







Kepa bere aldetik, diru horrekin egitea pentsatzen duena zabaltzen hasi da. Orain Mexikon dagoela aprobetxatuz, hurrengo diskorako "Etxea" diskoan egin bezala, euskal kanta tradizionalak berreskuratuko dituela esan du. Baina kasu honetan musikari eta abeslari amerikar-latindarrekin. Ikusiko dugu hurrengo hilabeteetan zertan datza trikitilariaren hurrengo lana...



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *