Zapatu honetan, abenduak 27, orain dela aste batzuk burutu zen Trikitixa Jaialdia ikusi ahal izango dugu ETB 1 kanalean. Ordua konfirmatzeke dago oraindik, baina 23:00 edo 23:30etan hasiko da seguruenik. Saioa, ordubete ingurukoa izango da. Atzoko "Etxea" saioa ez bezala, oraingoan bai kontzertua emango dutela. Emanaldiaren zehar, neure irakasle, lankide eta lagun bat ikusteko aukera izango duzue, Harkaitz Allur trikitilaria hain zuzen ere.
