diskoa

DURANGOKO AZOKA 2008


Gaur jarri da martxan Durangoko Liburu eta Disko Azoka. Dakizuen moduan liburugintza eta musikagintzan data seinalatua da asteburu hau. Nobedade asko atera ohi dira Azokarako zehazki, jendetza asko hurbiltzen delako erosteko asmoarekin. Trikitixaren inguruan bi nobedade garrantzitsu egongo dira. Alde batetik Korrontzi taldearen "Getxo" lana, irailean grabatu zutena Getxon bertan eta Blogean ere komentatu nizuena. Bestetik, "Etxea" liburu-diska ere argitaratuko da. Bertan aurretik kaleratutako disko biak eta liburu bat ageri dira. Liburuan, gonbidatuen iritziak eta sorpresatxoren bat ere agertuko da. Horretaz gain, gogoratu Trikitixa Elkarteak stand bat ere baduela, hainbat liburu eta diskekin.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *