diskoa

ETXEA: Kontzertu baten kronika

Orain ordu pare bat kontzertu ikaragarri batetik irten naiz. "Etxea" diskoaren aurkezpena izugarri polita izan da eta pena asko sentitu dut zuek egon ezin izanagatik. Montajea ederra izan da. Atzekaldean pantaila erraldoi bat zegoen eta etxe baten estruktura ere bai. Azken honetan hainbat bideo jartzen joan dira kantaren arabera. Bertan, besteak beste itsasoaren mugimendua, orrien erorketa, lehio bat eta baita Mikel Laboari eskerrak ematen zizkion irudia ere ikusi ahal izan ditugu. Kepa artista hutsa da ederto aritu da, baina bera inguratzen duen ekipoa are hobeagoa da.
a
Musikariei dagokionez, lau musikari ikusi ahal izan ditugu. Alde batetik pianista bikain bat, bestetik mandolina-jole eta perkusionistak eta azkenik, Kepa bere trikitixekin noski. Kantariei dagokionez, hainbat eta hainbat pasatu dira taula gainetik. Nik Garbiñe hernaniarra nabarmenduko nuke, azken finean etxekoak onenak izaten direlako eta ez ditugulako behar beste baloratzen.
_
Gaur gauean telebistan zatitxo bat emango dute, 50 minutu ingurukoa. Kontzertua 140 minutukoa izan denez, laburpentxo bat emitituko dute. Ea ikusteko aukera izaten duzuen. Ikuskizun handia izan da, inoiz ahaztuko ez dudana...





























Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *