diskoa

Kepa Junkeraren hurrengo proiektuen aurrerapena

Egunero komunikabideetan agertzen ari da aurreko egunetan komentatu dizuedan polemika. Asteazkenean adibidez, Fermin Muguruza aritu zen hizketan honen harira ETB 1-eko Kalaka saioan. Berarentzat, beste 250 musikarientzat bezala, astakeria bat da diru-laguntza, kantitatez desproportzionatua.

Beno ba, honen aurrean Kepak hurrengo astean hainbat argibide emango ditu (batez ere diru hori zertan gastatuko duen). Hala ere, neuk zertxobait aurreratuko dizuet berak esango duenaren gainean. Alde batetik bi disko gehiago grabatuko ditu "Etxea"-z gain. Bata musikari eta abeslari amerikar-latindarrekin eta beste bat ipar-amerikarrekin. Disko biak euskal kanta tradizionalekin osatuko ditu, "Etxea" diskoaren ildo berdina jarraituz. Bestetik, aparteko materiala ere argitaratuko du, besteak beste: dokumental bat, abestien argitarapena Interneten, kontzertu bat euskal hiriburu baten eta baita libururen bat partitura eta letrekin. Zehaztasun gehiago, abenduaren 10 edo 11n emango ditu jakitera trikitilariak. Beraz, aste bat barru kontatuko dizuet berak esandakoa.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *