diskoa

Agirre Musika Tresnak

Gehienok ezagutuko duzue Tirikitrauki denda, bertan erosten ditugulako trikitixa eta pandero gehienak eta baita ikasteko erabiltzen ditugun liburu batzuk ere. Baina bada panderoak eta euskal musika-tresnak erosteko beste leku zoragarri bat. Agian zuetako norbaitek Agirre markako panderoren bat izango du, neuk badut bat oso ederra eta soinu onekoa. Beno ba, gaur dendatik bidali didaten email baten bidez jakin dut Agirre denda Interneten ere badela. Benetan gomendatzen dizuet webgunetik paseotxo bat ematea eta hor agertzen diren musika-tresnak ikustea. Hona hemen esteka eta baita Joxe Manuel Agirrek webgunean egiten duen sarrera, benetan polita iruditzen zaidalako:

www.musikagirre.com
_



Nor ez da hunkitu noizbait Euskal Herrian "Danbolin" txistua jotzen atabalaria ondoan zuela entzundakoan, dantzariek berea eskaintzen zuten bitartean?

Nori ez zaio zirraratu gorputza dultzainaren soinu gardena entzundakoan, danborraren soinu berezia lagun zuela?

Nork ez du gozatu pandero-jotzailea panderoarekin orpo-punta, belaun, ipurdi eta buru jotzen ikusitakoan, koplak, txin-txina eta trikitixaren soinua lagun zituela?

Zer esan xiberotarren dantza eta kantak, xirula, ttun-ttuna eta "Tabalarien" laguntzarekin goi-mendiko herri txiki batean ikusi eta entzundakoan?

Badira urte batzuk musikariei ahalik eta musika-tresna onenak eta modurik onenean eskaintzeko ahalegina egiten ari garela.
Aurrerantzean ere horretan saiatuko gara..

Gure etxeko ateak beti zabalik izango dituzu. Orain inoiz baino gertuago.

Nahi duzun arte

Joxe Manuel Agirre

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *