Urak baretzen ari zirela ematen zuenean, berriz ere hautsak astindu eta mahai gainean jarri da Kepa Junkerari emandako diru-laguntza. Kasu honetan, Zesatek! taldeak (Trikizioko jendearen proiektu berria) kanta bat igo du Youtubera honen harira. Kantan zehar Junkeraren kanta batzuk entzun ditzakegu Xabi Arakama trikitilariaren esku. Ea zer iruditzen zaizuen abestia... Seguru hurrengo asteetan honetaz asko hitz egingo dela.