diskoa

"Gaztelumendi", Udalbide-Udalbiltzaren DVDan

Orain dela aste batzuk eskari harrigarri bezain interesgarri bat jaso nuen. Antza, Udabilbide eta Udalbiltza erakundeak (Euskal Herriko udalak barne hartzen dituzten erakundeak) DVD bat preparatzen ibili dira laister izango duten kongresu baterako. Nire kanta entzun eta DVDa osatuko duen dokumentalean sartzea pentsatu zuten eta hala egin dute azkenean. Dokumentala ikusteko aukera izan dut eta oso aberasgarria ikusi dut erakunde hauek azken urteetan aurrera eraman dituzten ekimenak. Hala, muntaiaren zatitxo baten Gaztelumendi kanta entzuteko aukera dago, Oreka TX edota Benito Lertxundiren kantekin batera. DVD honetako ale bat udal guztietara bidaliko da eta agian diasporara ere. "Gaztelumendi" hedatzen doa pixkanaka-pixkanaka...


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *