Aspaldiko bideoak berreskuratzen nenbilela bideo oso interesgarriak topatu ditut. Batzuk gutxienez jakingo duzuenez, 2002. urtean Zamudion antolatu eta ospatu genuen Euskal Herriko Trikitixa Eguna. Egun benetan ederra izan zen eta antolatu diren trikitixa egun onenetako bat izan zela esaten ausartzen naiz. Jaialdiaz, ETBn ere hitz egin zuten eta horrexegatik, aurkezpen bideoa eta kronika ere grabatu nituen 2002ko apirilan zehar (ia 7 urte igaro dira...). Hona hemen bideo biak, bertan egondakoei oroitzapen onak ekarriko dizkizuelakoan...