Oreka TX taldearen lehendabiziko lana Quercus Endorphina izena du eta bideo hauetan, eman zuten kontzertu baten irudiak ikusi ditzakegu. Emanaldian, dantzariaz gain, Kepa Junkera eta Ibon Koteronek ere parte hartu zuten.
Momentu honetan, Orekak bere bigarren lana (Nomadak TX izenekoa) zuzenean aurkezten hasiko da Euskal Herriko antzoki ezberdinetatik. Arriagan Antzokian laster egongo direnez, sarrerak erosi beharko dituzue ikustera joan nahi izan ezkero.