diskoa

Lajaren disko berria salgai

Laja eta Mikel bikoteak disko berria atera du, "Non zuztarra, han adarra" izenburuaz. Hona hemen diskoaz esaten dena:

IÑAKI GARMENDIA "LAJA" trikitilari ezaguna berriro ere estudioan sartu da beste disko bat grabatzeko, LANDAKANDA eskenatokitik erretiratu zenetik alboan izan duen MIKEL ALUSTIZA (Zumarragako Jose Oria trikitilari historikoaren senitartea) pandero-jotzailea eta kantariaren laguntzaz.
LAJA ETA MIKEL bikoteren bigarren diskoa benetan herrikoia, freskoa, alaia eta ederra izango da, zalantzarik gabe, baina batez ere kalitate handiko musika ekarriko du, nola ez, trikitixaren maisuren eskutik. Diskoa, Non zuztarra, han adarra izenburupean argitaratuko da otsailaren amaieran eta gure herri txikietako zapore bizia zabalduko du erruz hamalau kantetan. Kolaboratzaileen artean hauek aipagarrienak dira: Fernan eta Mikel Irazoki beratarrak eta Ramon Zubizarreta Landakanda.
Herri sena dario diskoari haseratik bukaera arte, bertako tradiziozko erritmoak eta kanpoko kantuak arrago berean nahastuz, euskal identitateaz jositako unea osatzen delarik.

Hemen dituzue diskoaren azala eta aurkezpeneko argazki bat ere.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *