diskoa

ALTZAPORRU - Martxoa

Altzaporru, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko buletina da. Hilabete honetan albiste garrantzitsuak bezain interesgarriak dakartza.

Alde batetik, Sanjosetako Trikiti Jaialdiaren berri ematen digu. Berau, martxoaren 15ean ospatuko da Azpeitiko pilotalekuan. Talde hauek entzuteko parada izango dugu: Xabi Arakama eta Trikizio, Jon Ostolaza eta Rakel Pujana, Roberto eta Kepa, Ajuria eta Enbeita, Ansa ahizpak, Edurne Errandonea eta Ander Beldarrain eta Gozategi. Omenduak, Joxe Oñaederra "Urki" eta Joxe Makazaga "Ziolar" izango dira.

Bestetik, urte honetarako egitasmoen artean pare bat oso interesgarriak dira. Alde batetik, trikitilari zaharren testigantzak bilduko dira eta gero webgunean jarriko dituzte. Eta bestetik, "Arrakasta arrastaka" izeneko partitura-liburua kaleratuko da azken hamarkadetako kanta ezagunekin. Berau, aspalditik eskatzen ari ginen materiala zen eta badirudi oraingoan aurrera aterako dela. Liburuxkan hainbat trikitilarien lanak agertuko dira, besteak beste: Tapia eta Leturia, Maixa ta Ixiar, Gozategi, Alaitz eta Maider, Etzakit, Kupela, Trikitake, Iker Goenaga eta Kepa Junkera.

Azkenik, Faborez III diskoa ere osatuko da aurrekoak izandako arrakasta ikusita.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *