diskoa

San Josetako Trikiti Jaialdia 2009

Aurreko sarreran esan bezala, San Josetako Trikiti Jaialdia ganean dugu. Hona hemen Trikitixa Elkartean agertzen den informazioa eta baita kartela ere.



Trikitixa indartu eta hedatzeko asmoz, urtero egiten den emanaldia da Azpeitiko ekitaldi hau. Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Azpeitiko Udala arduratzen dira jaialdi hau antolatzeaz, betiere San Jose egunaren inguruan. Aurten martxoaren 15ean da hitzordua, igandean, arratsaldeko 17:30tan. Bestalde, lehengo urteko formatuari eutsi nahi zaio, eta, hori dela eta, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan bilduko dira trikitilariak. Azpeitiko emanaldira hurbiltzen denak talde hauek entzuteko parada izango du: Xabi Arakama eta Trikizio, Jon Ostolaza eta Rakel Pujana, Roberto Etxebarria, Juan Ortiz de Zarate eta Idoia Markaida, Ansa ahizpak, Edurne Errandonea eta Ander Beldarrain eta Gozategi. Omenduak: Joxe Oñaederra “Urki” Joxe Makazaga “Ziolar”.
Jaialdi honen aitzakian, plazarik plaza aritu diren trikitilariak omentzeko beta ere hartzen da, eta aurten Joxe Oñaederra “Urki” eta Joxe Makazaga “Ziolar” omentzea pentsatu da. Urteetan herririk herri eta plazarik plaza soinu eta panderoarekin egin duten lanari behar bezalako eskerra ematea da ekitaldi xume honen guraria. Gainera, trikitilari bikote hau gerora etorri den hainbat trikitilari belaunaldiren maisu eta erreferentzia ere izan da. Aurkezle lanetan, aurreko bi saioetako ohiturari jarraituz, Laxaro Azkune arituko da aurten ere. Osagai hauek guztiak aintzat hartuta, trikitixa zale izanez gero, baduzue non gozatua.Sarrerak salgai daude 12 eurotan Azpeitiko Pastorkua, Meola eta Polikiroldegian eta Azkoitiko Ixidron.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *