diskoa

Etxearen ostea, Kaletik Herrira

Badirudi "Etxea" diskoaren promozioa amaitu ondoren hurrengo bi diskak preparatzen hasia dela Junkera. Bigarren lana "Kalea" deituko da eta hirugarren eta azkenekoa "Herria". Hona hemen Hiru.com web gunean Keparen hurrengo lanaz esaten dena:
"Emakume talde baten laguntzarekin, disko berriko abestiak grabatzen ari da egunotan Marokon. Lana "2010eko azaroan" izango da kalean, aurreratu duenez.

Kepa Junkera musikaria munduan zehar bidaiatzen ari da bere trikitixarekin uztartzeko soinuen bila. Azken geldialdia Marokon egin du. Bertan, kontzertu bat eskaintzeaz gain, disko berri baterako abestiak grabatuko ditu, emakume talde baten laguntzaz.
Efe berri agentziak egindako elkarrizketa batean adierazi zuenez, Marrakecheko B'Nat Houriyat taldearekin antzekotasunak eta bat-batekotasuna bilatzen ari da, erabat berria den zerbait sortzeko.
Atzo Casablancan izan zuen grabaketa, B'Nat Houaiyat taldearekin, disko berriko hainbat pieza prestatzeko. Herria izeneko lana "2010 urteko azaroan izan beharko litzateke kalean", musikariaren esanetan.
Junkerak Etxea bildumarekin hasi zuen lanaren azken alea izango da une honetan grabatzen ari dena. Bigarren diskoa, ostera, Kalea, argitaratuko du."



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *