Kepa Junkera eta Melonius Quartet taldeak laster lan berri bat aurkeztuko dute, "Provença Sessions, serie Fandango" deiturikoa. Laukote honetan aspalditik Keparen diskoetan parte hartu duen musikari bat ikus dezakegu, ezkerraldean dagoen Patrick Vaillant mandolinajolea alegia.
Kepak sortutako kanten bilduma bat izango da baina laukote honek emango dion ikutu bereziaz. Proiektua nahiko mamitua dagoenez, laster kaleratuko dela ematen du.
