Larunbat honetan ospatu zen Ikastolako jaia eta gu ere bertan egon ginen jotzen. 12 pieza jo genituen guztira eta betiko kantez gain, kanta berri eta originalagoak ere eskaini genituen. Giro oso ona sortu zen eta gainera gure saioaren ostean, bertsolariak eta albokariak ere aritu ziren. Momentuz argazki bakarra dugu, baina laster gehiago sartuko ditut.
