diskoa

Ikasturte amaierako ekitaldiak

Urtero legez, ikasturtea amaitzear dago eta hilabete hauetan ikasitako zenbait kanta jendeaurrean jotzeko aukera izango dugu.

Elorrion, maiatzaren 23an egin genuen saiorik handiena Arriola antzokian eta ekainaren 3an gazteenen txanda heldu zen Musika Eskolan. Baina oraindik ez dira amaitu, ekainaren 12an ikasle gehiagok haien dohaiak erakusteko aukera izango dutelako. Gainera egun honetan, 11 urteko Ixonek, bere lehendabiziko konposizioa aurkeztuko du bere trikitixaren laguntzaz. Kantaren izenburua "Itsasertzeko Kosta" da eta benetan polita eta meritu askokoa dela aitortu beharra dago. Ea beste kanta askoren lehendabiziko den...

Lezaman aldiz, oraindik ez dira ekitaldiak heldu. Bertan, ekainaren 20ean hasiko gara Eskolako Jaiean parte hartuz eta ondoren, ekainaren 23an, San Juan gaueko ospakizunean. Ederto arituko garela dudarik ez...

Sopelan etzi arratsaldean dugu jotzeko aukera, Ikastolako Jaiean hain zuzen ere. Arratsalde horretan 12 piezatxo eskainiko dituzte ikasleek bertan batuko direnei. Gainera, bertsolari eta bestelako ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango dugu.

Larrabetzun aurten ez dugu oraindik ekitaldirik edukiko, ikasle gehienak hasiberriak direlako. Baina adi ibili, hurrengo urterako prestatzen hasiak gara eta.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *