Lezaman eskainiko ditugu kurtsoko azken saioak. Ekainaren 20an, eguerdi partera Eskolan arituko gara jaia girotzen eta ekainaren 23an, San Juan gauaren ospakizunean ere parte hartuko dugu. Gau honetarako gainera, Astrapala Proiektuak eta herriko dantzariek, ikuskizun ederra antolatu dute. Trikitixa, pandero, dantza edota kantuz, parte hartu gurekin batera.
