Atzoko egun guztian zehar giro ezinhobean ospatu genuen kurtsoaren amaiera Lezaman. Jendetza bildu zan ospakizunean goizetik antolatu ziren ekintzetan. Besteak beste, herriko trikitilariak aritu ginen giroa alaitu nahiean. Bazkaldu ostean ere Astrapala Proiektuak guraso eta haurrak kantuz eta dantzaz jarri zituen. Hor duzue Olatzek atera zigun argazkitxo bat (laster gehiago ikusi ahalko dituzue). Egun ederra benetan...
