Atzo amaitu genuen gehienok kurtsoa eta zer hobe ospatzeko San Juan gauean gauza txar guztiak errez baino. Hori bai, espero partiturarik sutera ez botatzea, irailetik aurrera beharko dituzue eta...
Lezaman giro ezinhobean ibili ginen. Lehendabizi ikasle guztiak 12 kanta inguru jo genituen eta kantuan ere aritu ginen elkarrekin. Gero nagusienak beste kantatxu batzuk jo zituzten eta ondoren zerbait jan eta edateko txanda heldu zen. Jontxu faltan bota gendun, istripu txikitxo bat izan zuelako baina primeran dagoenez hurrengo batean nahibeste jotzeko aukera izango du.
Sua piztu ostean abesbatzak 4 kanta abestu zituen eta gero Astrapala Proiektuaren musikaren laguntzaz herriko dantzari guztiek 18 kanta dantzatu zituzten. Gaurik laburrena dela argi, baina batzuoi oraindik ere laburragoa egin zitzaigun.
Opor onak pasa eta asko entsaiatu udan zehar!!!