diskoa

ALTZAPORRU - Abuztua

Hilabete honetako Altzaporrun honako berriak ageri dira laburbilduz.

Alde batetik, "Arrakasta arrastaka" partitura liburuaren berri ematen da. Aurreko sarrera baten esan bezala, azken hamarkadetako kanta arrakastatsuak biltzen ditu. Liburua disko batekin batera jarriko da salgai eta hamabi kantez osatuta egongo da. Sartu dituzten kantun artean honako hauek nabarmenduko nituzke: "Txanpon baten truke" (Alaitz eta Maider), "Bexamela eta pastela" (Maixa ta Ixiar), "Egina" (Etzakit) eta "Hik lan et nik jai" (Tapia eta Leturia). Oraindik argitaratze data ez da ezagutzen baina iraila-urria partean eskuratu ahalko dugula ematen du.

Bestetik, Trikitixaren VII. jardunaldien berri ematen du. Irailaren 10 eta 11n burutuko dira hitzaldiak, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Udal Liburutegiaren sotoan. Aurtengo gaia, "Trikitixa eta emakumea" izango da.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *