Uztailaren 11n, Astrapala Proiektukook Goitioltzako jaietan parte hartu genuen giroa berotzeko asmoarekin. Eguerdi partean eta ekipoa montatu ostean, inguruko txakolingile batek antolatutako hamaiketakora hurbildu ginen eta giro ederra sortu zen. Han aritu ginen jotzen eta denon artean hamaika kantu kantatzen. Bazkaltzera joan eta ondoren, beste kanta saio luze baten sartu ginen. Gainera, bi gonbidatu berezi izan genituen egun osoan zehar, Harkaitz Allur trikitixarekin eta Fede De Dios atabala eta gaitarekin. Maila aparteko bi musikariekin nola ez dira gauzak ondo irtengo ba. Laburbilduz, egun zoragarria pasatu genuen han bildu ginenok.

Esker bereziak Jontxu, nire ikasleari, argazkia atera eta bidaltzeagatik