diskoa

Iker Goenagaren disko berria laister salgai

Iker Goenaga trikitilariak, "...arteraino" disko berria prestatu du eta irailaren lehenengo hamabostaldian argitaratuko da. Aurreko lanak Elkar disketxearekin atara zituen, baina geroz eta artista gehiagok bezala, zigilu propiarekin dator oraingoan.

Diskoa 13 kantez osatuta egongo da eta entzun dudanagatik eta espero zen bezala, trikitixak berebiziko garrantzia izango du. Aurrerapen kanta osorik entzun dezakezue bere web-gunean eta kanta guztien zatitxo bat entzun nahi izan ezkero Boza Ediziogunearen orrialdean sartu zintezkete.

Diskoa esku artean dudanean sakonago kontatuko dizuet zer iruditzen zaidan. Bihen bitartean gozatu aurrerapenarekin.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *