diskoa

Junkeraren azken kontzertuko kronika, Jacatik

Aurreko zapatuan, abuztuak 1, gonbidapen interesgarri bat jaso nuen. Kepa Junkerak emango zuen azken kontzertura joateko aukera hain zuzen ere. Azken emanaldia, EEBBetara doalako laister eta urte beten gutxienez ez duelako bere bandarekin saiorik eskainiko.

Iñakik egin zidan eskaintzari ezin ezezkorik eman eta Jacararte hurbildiu ginen, bai ondo irakurri duzue, Jaca (Huesca). Hiru orduko bidaiaren ostean heldu ginen eta nahiko errez topatu genuen kontzertuaren plaza. Gainera, Keparen produkzio talde bezala gindoazenez, ate guztiak zabaldu zizkiguten (hau bai pagotxa!). Handik laisterrera Kepa eta bere banda agertu ziren pixkanaka-pixkanaka berotzen joateko. Solasaldi labur baten ostean kamerinoetara joan ziren denok eta hortik laisterrera ekitaldia hasi zen.

Kontzertu berezia izan ez eta Keparen lanaz gain, Canal pianojolearena nabarmendu behar da, ikaragarri egon baitzen. Junkera normalean baino gehiago jo eta arriskatu zuen, aspalditik entzun gabeko bariazioak eginez. Gainera neu ederto ibili nintzen, "Backstage"-an egonik, ekitaldiko gora-behera guztiak ikusi ahal izan nituelako.

Kontzertua amaitu zenean, elkarrizketa luzeago baten murgildu ginen, besteak beste Garikoitzen lan ederraz eta Keparen hurrengo proiektuaz hitz eginez. Azaroa partean, guregana bueltatuko dela esan zidan aurretik aipatutako "Kalea" diskoa aurkezteko asmoarekin eta agian bide batez, beste zerbait aurreratzeko. Proiektu berriren bat esku artean dauka baina oraindik ezin dizuet ezer ere ez esan, horrelako gauzak sorpresa izatea komeni delako. Baina bai esan ahal dizuet, hurrengo 2-3 urteetan zehar askotan agertuko dela medioetan bere proiektuetaz hitz egiten.

Laburbilduz egun ederra pasatu genuen Aragoi partetik eta biziki eskertu behar ditut, Iñaki gonbidapen eta bidai zoragarriagatik eta baita Kepa, eskainitako arreta eta interesagatik.


Laster kalitate hobeko argazki gehiago igoko ditut


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *