diskoa

"Infernuko Hauspoa" Argazki Lehiaketa 09

Iaz bezala, 2009-10 kurtsoa ondo hasteko ikasleei zuzendutako lehiaketatxo bat martxan jarriko dugu.

Aurrekoan marrazki eta ipuin txapelketa izan zen eta aurten, argazki lehiaketa izango da. Parte hartzeko, argazkiak emailez bidali behar dizkidazue hurrengo e-postara: infernukohauspoa@hotmail.com. Argazkien gaia trikitixa izango da, beraz, trikitixarekin zerikusia dituzten irudiak bidali behar dituzue. Ez dira trikitixari ataratako argazkiak izan behar derrigorrez, zuek trikitixa jotzen ere agertu ahal zarete edo okurritzen zaizuena. Sormena eta irudimena oso kontutan edukiko dira garailea aukeratzeko orduan. Guraso edo ingurukoek lagundu ahal dizuete, baina argazkia zuek atera beharko duzue. Eta noski, ez du balio Interneten topatutako argazkia bidaltzea, irudi originala izan behar du eta. Argazkiari efekto ezberdinak jartzea eta m

untaiak egitea onartuta dago. Zuetako bakoitzak 3 argazki bidali ditzake lehiaketan parte hartzeko eta lehiaketari zuzendutako web orrialdean jarriko ditut, heltzen zaizkidan heinean.

Oso garrantzitsua da, argazkia bidaltzeaz gain, igoko ditudan beste argazkiak ere baloratzea. Horrela denon artean erabakiko dugu nor den irabazlea. Ikusiko duzuen moduan, ez dira egileen izenak agertuko, baizik eta zenbaki bat. Horrela, gehien gustatzen zaigunari botoa ematen saiatuko gara eta ez laguna bakarrik delako. Hiru argazki aukeratu beharko dituzue botoa emateko garaian. Botoak emateko, niri klasean esan edo email baten bidez jakitera eman zuen gustukoenak direnak.

Garaileak, “Ipod Shuffle” (http://www.apple.com/es/ipodshuffle) bat irabaziko du eta bere izena abenduaren 14ean emango dugu jakitera, txapelketako web orrialdean bertan.


Informazio gehiago eta argazkiak:

www.gaizkapenafiel.com/ARGAZKI_LEHIAKETA.html


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *