diskoa

Fasioren mendea, ekitaldiak

Joan den mendeko trikitilari ezagunaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu ditu Igorreko Udalak udagoien honetarako. Fasio Igorren jaio zen 1909ko abuztuaren 30ean, hortaz, aurten bere jaiotzaren mendeurrena bete da.

Egitarauari dagokionez, irailaren 23an jantza-tailerra egongo da, Kultur Etxean, Aiko-ren eskutik 19:00etan. 24an, mahai-ingurua burutuko da 19:30etan, Fasio eta Bizkaiko trikitixa tradizionalaren inguruan. Gonbidatuak Aingeru Bergices eta Jose Jabier Abasolo Tiliño adituak eta Joseba Tapia musikaria izango dira, Jon Etxebarri moderatzailearen gidaritzapean arituko direnak. Orduan zabalduko da Fasio eta trikitixaren inguruko erakusketa, urriaren 4ra arte Kultur Etxeko erakusketa gelan ikusgai egongo dana. Irailaren 25an erromeria egingo da, Kultur Etxeko plazan, Aiko eta Arantzarte-ren eskutik, 19:00etatik aurrera. Azkenik, irailaren 26an Fasioren mendea ikuskizuna eskainiko da Kultur Etxean. Bertan, hainbat trikitilari eta bestelako musikarik parte hartuko dabe, Arantzarte dantza-taldeagaz batera: Esti eta Olatz; Maixa, Ines eta Maite; Xabier Aburruzaga; Ibon Koteron; Oxabi taldea eta Laja, Narbaiza, Izer eta Alabier. Gaueko 22:30etan izango da.



Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *