diskoa

"Arrakasta Arrastaka" partitura liburua + KDa

Aurreko baten komentatu nizuen Trikitixa Elkarteak prest zeukala partitura liburu berri bat. Beno ba, argitaratu dute jada eta hau da bidali diguten informazioa:

Trikitixaren irakaskuntzarako materiala sortzeko bidean, 80 eta 90. hamarkadatan puri-purian egondako trikiti-piezekin osatu da partitura-liburu berria. Berarekin batera, kantuon grabaketa originalak biltzen ditun KD-a gehitzen da.

12 kantu aukeratu dira eta Jon Ostolaza izan da transkripzioak egitearen arduraduna.

1. Alaitz eta Maider: Txanpon baten truke
2. Kepa Junkera: Madagaskar
3. Maixa eta Ixiar: Bexamela eta pastela
4. Imuntzo eta Beloki: Gizontxo gizentxo
5. Iker Goenaga: Elgeta
6. Etzakit: Egina
7. Epelde eta Larrañaga: Kupela
8. Amaia eta Kristina: 104 ilargi
9. Gozategi: Nirekin
10. Tapia eta Leturia: Hik lan eta nik jai
11. Urgabe: Kolore gabeko
12. Zabaleta eta Imanol: Gaueko errondea

Partiturei soinu-euskarria gehitzea pentsatu da, orain arte argitaratu diren bertsio arrakastatsuenen lekukotza emanaz.

Partitura-liburu honen bidez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak irakaskuntzarako ahalik eta material anitzena sortzeko helburua du.




Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea

Eguneraketa: salgai dago jada eta Elkarren web gunean eros dezakezue, KLIK HEMEN



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *