diskoa

Badator Junkeraren "Kalea"

Orain dela gutxi Kepak Estatu Batuetatik esan zidan "Kalea" diskoa amaitzen ari zela eta hala da, azaroaren 24ean salgai izango dugulako. "Etxea" diskoaren jarraipena izango da eta kontutan izanda azken honek 25.000 kopia baino gehiago saldu dituela eta 10 disko salduenen artean egon dela, seguru arrakasta lortuko duela berriarekin.

"Kalea"-k 24 kanta izango ditu eta bi CD-tan banatuta etorriko dira. Horretaz gain, liburuxka bat ere izango du argazki, iruzkin, letra eta bestelako kontuekin. Kasu honetan, Amerikako hainbat musikarik parte hartzen dute diskoan, besteak beste: Juanes, Pablo Milanes, Leon Glieco eta Lito Vitale. Hala ere, askoz ere gehiago agertuko dira lanean.

Aurrerapen kantu bat ere badaukagu, diskoaren aurrerakin bezala. Pamela Rodriguez da abeslaria eta perkusioetan Barbatuques talde brasildarra dugu. Egin klik hemen eta entzun ezazue. Aita San Antonio kanta da eta zuen ordenagailuan deskargatu dezakezue jada. Horretarako egin klik arratoiaren eskumaldean eta aukeren artean, "Guardar destino como..." edo "Descargar archivo adjunto..." aukeratu. Non gorde erabaki eta baduzue kanta nahi duzuenean entzuteko.

Egon adi Keparen web orrialdea laister berriztuko dutelako eta sorpresatxo bat dagoelako disinuan. Izeburuan esan bezala, badator "Kalea"...


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *