diskoa

Goenagaren lan berriaren balorazioa

Ikerren lehendabiziko bi diskoak asko gustatzen zaizkit eta hirugarrenaren kanta batzuk ere entzuten ditut noiz edo noiz. Kanta batzuk nabarmentzekotan; zuetako batzuek jotzen ikasi duzuen "Elgeta" adibidez, edota "Primi-Rufino" trikitixa, nola ahaztu "Txikitxuterik" Mauriziarekin batera... Hala ere, lan berria borobila dela baieztatu dezaket. Alde batetik bertan jarri nizuen singlea, "Urteak" alegia, oso ederra dela uste dut, musika eta letra aproposak baititu eta hori gutxi ez balitz, txeloaren laguntza paregabea ere bai. "Gogoetak" trikitixa ere originala dela pentsatzen dut eta "Quebec" kantaren momentu batzuetan, Oskorrirekin urte batzuk aritu dela nabaritzen da. Beste bitxikeria eta altxorrak zuek bilatu beharko dituzue CDa esku artean duzuenean.

Zerbait argi badago eta ikuspegi objetibo batetik baieztatu daitekeena zera da, Ikerrek estilo propioa dauka eta leiala da bere konposatzeko eta jotzeko erari. Eta aurreko baten esan bezala, hori beti eskertzekoa da, denak estereotipo berdinetan ez jaustea alegia. Batzuoi ez zaizue batere gustatuko, askok noizbehinka entzungo duzue eta ziur beste batzuk biziki maitatuko duzuela. Bere zigiluak esaten duen moduan, "Ez dakienak baleki"...




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *