diskoa

Software gomendioa: Spotify

Sarrera hau, sail berri baten lehendabizikoa izango da. Bertan, interesgarri ikusten ditudan programak jarriko ditut zuek probatu ditzazuen. Lehendabiziko gomendioan, Spotify aplikazioaz hitz egingo dizuet.

Batzuk jakingo duzue Itunes bezalako programan kanta ugari daudela erosteko eta 30 segundu entzuteko aukera izaten dugula, baina gehiagorik ez. Spotify-en aldiz, ez dago zuzenean erosteko aukera, baina kanta osoa entzun dezakegu. Gainera, disko ugari daude entzungai eta gure esparruari dagokionez, trikitixa alegia, diskografia zabala dago. Besteak beste, Laja, Goenaga, Tapia edo Junkeraren disko asko entzun ditzakegu eta egin behar dugun bakarra aplikazioa deskargatu eta bere orrian izena ematea da. Dohanik da, nahiz eta iragarkiak entzun behar diren noizbehinka ordaindu nahi ez bada.

Bertan jartzen dizkizuet programa jaisteko estekak eta izena emateko orria:





Funtzionamenduaren gainean zalantza edo arazorik izan ezkero, jarri nirekin harremanetan eta arazoa konpontzen saiatuko gara. Aprobetxatu, horrelako ekimenei berehala mozten dizkietelako hegoak...


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *