diskoa

VIII. Nazioarteko Trikitixa Jaialdia

Urtero legez, Nazioarteko Trikitixa Jaialdi berri bat datorkigu. Aurten, azaroaren 20an ospatuko da Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan, arratseko 20:00etan. Munduko hainbat soinujole etorriko dira gurera, besteak beste: Québec-eko Raynald Ouellet, Okzitaniako Tisnèr eta Castanet eta Euskal Herriko Laja eta Poxpi edo Esne Zopak. Nabarmentzekoa, Italiatik datorren Riccardo Tesi. Batzuk Junkeraren "Faxdango" kanta jotzen duzue eta jakin, disko horretan (Trans Europe Diatonique - 1993) Tesik ere parte hartu zuela. Bunpada Sound taldea ere izango dugu taula gainean eta talde horretan Asier Ercilla trikitilari handia ikusteko aukera izango dugu.

Eguneraketa: sarreraren prezioa 6 €-koa da eta bbk-ko kutxazainetan erosi daitezke, baita Getxoko Kultur Etxean. Egunean bertan ere salgai jarriko dituzte soberan daudenak prezio berdinean.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *