diskoa

Xabi Aburruzagaren bigarren diskoa salgai

"Bizkaiko Trikitixa" lanaren ostean, disko berriarekin dator Aburruzaga. Aurrekoan, kanta tradizionalak ziren gehienak, baina oraingoan kanta propioz josita dator. Urte batzuk eman ditu lan hau preparatzen eta ziur proposamen aberasgarria dela. Diskoa Elkar argitaletxearekin kaleratu du eta hau da diskoetxeak esaten duena:


"Bizkaiko trikitilariaren bigarren diskoa kolorez josita jaioko da udazken honetan.
Disko honetan, erritmo eta konposaketa berriekin, trikitixaren doinuak berritu nahi ditu. Bere estilo propioa garatu nahi du, baina beti ere nondik datorren ahaztu gabe. Horretarako ñabarduraz beteriko kantuak egin ditu, non trikitixa beste musika-tresna batzuekin uztartzen duen. Alde batetik, folk musikaren mundutik datozen instrumentuak entzungo ditugu, hala nola, biolina, mandolina, alboka, txalaparta, whistle-a edo dobroa. Bestetik, estandarragoak diren musika-tresnak ere erabili ditu: gitarra, baxua, kontrabaxua, biolontzeloa, pianoa, bateria...
Diskoan parte hartu duten musikariak: Pello Ramirez, Xabi Zeberio, Mikel Markez, Jose Urrejola, Joseba Tapia, Jon Piris, Iñigo Egia, Josu Salbide, Amaia Oreja, Jexux Aranburu, Koldo Uriarte, Eloy Urrejola, beste batzuen artean."
Aurrerago, beste sarrera baten, datu eta iritzi gehiago emango dizkizuet. Bien bitartean, diskoa Elkar dendaren bidez eskatu daiteke honako estekan:


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *