Aste gutxi barru Durangoko Azoka ospatuko da urtero legez. Abenduaren lehendabiziko asteburu luze horretan Trikitixa Elkarteek postua jartzen dute azokan eta aurten nobedade asko eta interesgarriak izango ditugu.
Alde batetik, aurretiaz aipatutako "Arrakasta arrastaka" partitura liburua salgai egongo da. Baina partitura bilduma berri bat ere edukiko dugu. Kasu honetan Ruben Isasik kaleratuko du Bizkaiko Trikitixa Elkartearen laguntzaz. Bertan, jai eta bazkalostetan jotzen den errepertorioa agertuko da eta seguru asko eskertuko dugula kanta garaikideen partiturak edukitzea. Horrezaz gain, Bizkaitik ere Mauriziaren bizitza laburbiltzen duen liburua argitaratuko da eta azkenik, 2010 urteko egutegia eskuratuko ahalko duzue (neuk badaukat neurea).
Guzti honetaz gain, urtero egoten diren disko eta liburuak ere izango dituzue salgai.
