diskoa

Esne Zopak taldearen CD+DVDa salgai

Esne Beltzakoak formatu berrian datoz eta CD+DVD proiektu bat salgai jarriko dute aste honetan. Aurreko sarreran esan bezala, oso itxura ona dauka egitasmoak eta uste dut gustatuko zaizuela. Hauxe da diskoaz esaten dena:



"Esne Zopak izenpean Xabier Solano musikariak doinu akustikoekin zuen zorra kitatzen du 16 kantu berri grabatuz. Diskoarekin batera triki jotzaile beteranoekin egindako elkarrizketak eta Tropofilm ekoiztetxeak, Mikel Laskurain eta Ane Elordi aktoreekin burututako laburmetraia, zuzeneko kontzertuarekin batera jasotzen dira DVDan.
ESNE ZOPAK : Esnesaltzailearena
Esnea eta ogia. Ez da gauza handirik behar esne zopak egiteko. Mokadu bikaina da, ordea. Trikitiak eta panderoak ere, beren xumean, inguruan dituzten guztiak dantzan jartzeko gaitasun izugarria daukate. “Esne zopak”, horixe Esne Beltzaren proiektu berria. Estilo zaharrean jotako pieza berriak bildu dituzte Xabier Solano eta enparauek, eta trikitilari zaharren istorioekin jantzi dituzte pieza horiek."






Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *