Aurten kartel oso ona zegoela argi zegoen hasieratik, baina sorpresa ederrak jaso genituen jaialdira hurbildu ginenok.
Zerbait nabarmentzekotan, hiru momentu aukeratuko nituzke. Alde batetik, Bunpada Sounden proposamen berritzailea, denon gustukoa izango ez dena agian baina publiko berrietara heltzeko aproposa dena. Bestetik, Esne Zopak taldearen lan berria, seguru arrakasta itzela lortuko duena hurrengo hilabeteetan. Azkenik, Riccardo Tesiren talentua, ikaragarria izan baitzen bere emanaldia.
Jaialdiaren ostekoa, ez zen gutxiagorako izan, trikisessiona oso animatua izan zelako. Lehendabizi bertakoak hasi ginen eta pixkanaka-pixkanaka gonbidatuak mikrofono aurrean jartzen hasi ziren. Giro ederra, parte-hartzailea eta azken finean, kultur-elkarbanatze zoragarria.
Hor dituzue iruditxo batzuk eta eguneko argazki guztiak, bideoak eta dena uztartzen duen muntaia ikusi nahi badituzue, sartu ondorengo estekan: